miércoles, 3 de junio de 2015

AZKENENGO KONTZERTUAK / ÚLTIMOS CONCIERTOS

 

Kaixo guztioi.
Kurtsoa amaitzear dugu eta ezin gaitezke oporretan joan kontzertu batzuk egin barik.
Hona hemen azken hiru aste hauetan disfrutatu ahal izango ditugun lau kontzertu.

Ekainak 3 eta 4, asteazkena eta osteguna, egunero bi sesiotan, arratsaldeko 18:00etan eta 19:30etan, Musika Eskolako entzunaretoan Maila-Amaierako entzunaldiak izango ditugu. Bigarren maila amaitzen duten ikasleek, taldeka edota soilik, urte hauetan euren musikatresnekin ikasi dutena eskeiniko digute.
 
Hilak 11, osteguna, arratsaldeko 18.30etan gure Saileko festa ospatuko dugu.
Urtero bezala, entzunaretoan, saileko ikasle-irakasleok sekulako entzunaldi bat eskeiniko dizuegu Musika Eskolara hurbiltzen zareten lagun eta guraso guztioi. Puntualak izan eta dantzatu, kantatu eta primeran pasatzeko prest etor zaitezte.
Entzunaldia amaitu ondoren, biribilketa alaian hondartzako parkera joango gara, hantxe azkari ederra edukiko baitugu zain.

Kurtsoa agurtzeko, Musika Eskolak beste festa bat antolatuko du. Hilak 16, Algortako Biotz Alai enparantzan gure eskolako ikasle guztiok kontzertu berezi bat eskeiniko dizuegu. Bertan, aurten, Amerikako musika entzun ahal izango dugu.
Jaia Algortako metroko enparantzan hasiko da. Arratsaldeko 18:15etan izan zaitezte prest gure departamentuko ikasleek kalejira ederrean eskolako ikasle eta senitarteko guztioi Biotz Alai enparantzara lagunduko baitigute.

Eta amaitzeko, hilak 17, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan, Algortako Biotz Alai enparantzan ere, Musika Eskolako Bandak "Recordando a Nino Bravo" kontzertu bikaina eskeiniko digu. Nino Bravoren abesti ezagun guztiak entzun eta abestu ahal izango ditugu, Serafín Zubiri, Laia Benaches eta Felipe Garpe izanik abeslariak. Sarrerek 5 euro balio dute, eta Algortako Kultur Etxean eta Kutxabank kutxazainetan lor daitezke.

Kontzertu guzti hauetan zuen zain izango gara. Ziur gure gustukoa izango direla.
Opor ederrak izan eta datorren ikasturterarte!



Hola a todos.
Estamos acabando las clases y no nos podemos ir de vacaciones sin disfrutar de unos conciertos de fin de curso.
A continuación os anunciamos los cuatro que vamos a tener en estas tres últimas semanas.

Los días 3 y 4 de junio, miércoles y jueves, en sesión doble cada día, a las 18:00 y a las 19:30, tendremos los Recitales de Fin de Nivel. Los alumnos que este curso terminan el Nivel 2 nos ofrecerán en estos recitales, bien individualmente o en grupo, todo lo que han aprendido estos años con sus instrumentos. 

El jueves día 11, a las 18:30, celebraremos la fiesta de nuestro departamento. Como en años anteriores, en el escenario, los alumnos y profesores de nuestro departamento os ofreceremos una estupenda y divertida audición a todos los amigos y familiares que os acerquéis a la Escuela de Música. Seamos puntuales y venid preparados a cantar y bailar.
Y cuando acabemos, nos acercaremos en alegre biribilketa hasta el parque de la playa. Allí nos estará esperando una estupenda merendola.

Para celebrar el final de curso, la Escuela de Música también organiza una gran fiesta. El martes día 16, todos los alumnos de la escuela ofrecerán un estupendo concierto en la Plaza Biotz Alai de Algorta, teniendo como hilo conductor la música en América.
A las 18:15 tenemos que estar todos preparados en la Plaza del metro de Algorta. De allí, los alumnos de nuestro departamento se encargarán de acompañarnos en un bonito pasacalles hasta el lugar del concierto a todos los alumnos, amigos y familiares que allí acudamos.

Y para finalizar, el miércoles día 17 a las 19:30, también en la Plaza Biotz Alai, la Banda de la Escuela de Música, junto con los cantantes Serafín Zubiri, Laia Benaches y Felipe Garpe, nos ofrecerán el concierto "Recordando a Nino Bravo". Podremos disfrutar y cantar todas las canciones de este gran cantante. Las entradas para este concierto cuestan 5 euros y se pueden adquirir en el Aula de Cultura de Algorta y en los cajeros multiservicio de Kutxabank.

Os esperamos en todos estos conciertos. Seguro que nos gustarán.
Pasad todos un buen verano y ¡Hasta el curso que viene!



No hay comentarios:

Se ha producido un error en este gadget.