martes, 2 de diciembre de 2014

ARRASATEKO AKORDEOI LEHIAKETAK 2014 / CERTÁMENES DE ACORDEÓN DE MONDRAGÓN 2014



ARRASATEKO AKORDEOI LEHIAKETAK 2014

Datorren asteburuan, akordeolariok Arrasatera joatea derrigorrezkoa dugu.

Abenduaren 5etik 7ra herri osoan nazioarteko akordeoi-giro ezin hobeaz gozatu ahal izango dugu,
Hauspoz-ek (Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak), Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera 1975etik antolatzen dituen nazioarteko Arrasateko Akordeoi Lehiaketekin.


Hiru egun hauetan, mundu mailan akordeoiaren inguruan dagoen hoberena entzuteko aukera edukiko dugu
, "Arrasate Hiria" Nazioarteko XXII. Lehiaketa, Gipuzkoako XXXV. Lehiaketa eta Gipuzkoako XXVII. Jaialdian.
Hona hemen ordutegiekin eta kontzertuen lekuekin batera egitaraua.

Aurten ere, gure Musika Eskolako akordeolari batek hartuko du parte Jaialdian: Gorka Bordegarai. Larunbatean, arratsaldeko 16:40etan, Kulturaten, "C mailan" (15 urte arteko partaideak).


Hemendik zuek egunen bat hara joatera gonbidatu nahi zaituztegu, akordeoia oso ondo entzuteko aukera berezia eta bakarra baita.
Eta partaideari esperientzia disfrutatu eta jotzen dakizun bezain ondo jo dezazula
opa nahi dizugu.



CERTÁMENES DE ACORDEÓN DE MONDRAGÓN 2014

Este próximo fin de semana todos los aficionados al acordeón tenemos una visita obligada a Arrasate-Mondragón.

Entre los días 5 y 7 de diciembre, todos los que nos acerquemos a la Villa podremos disfrutar de un selecto ambiente acordeonístico internacional con los Certámenes de Acordeón que allí se llevan celebrando desde el año 1975 y que organiza Hauspoz (Asociación Vasca de Acordeón) en colaboración con el Ayuntamiento de Arrasate y la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Durante estos tres días tendremos la oportunidad de escuchar lo mejor del acordeón en el XXII Certamen Internacional "Arrasate Hiria", el XXXV Certamen Gipuzkoa y el XXVII Festival Gipuzkoa.
Aquí os dejamos el programa con todos los horarios y lugares de conciertos.

Y este año también un compañero nuestro va a estar en el Festival. Si os apetece daros una vuelta por allí, el sábado por la tarde, a las 16:40, en el escenario de la Casa de Cultura, Gorka Bordegarai participará en la "categoría C" (concursantes de hasta 15 años).

Desde aquí queremos animaros a todos a que no dejéis pasar esta oportunidad de poder disfrutar de lo mejor del acordeón, que seguro que os va a gustar.
Y al participante, desearte que disfrutes de la experiencia y que lo hagas tan bien como sabes hacerlo.


1 comentario:

arraferna dijo...

Gorkak jotzen badu, joan beharko dugu, ezta?
Han izango gaituzu.
Animo Gorka!!!

Se ha producido un error en este gadget.