miércoles, 26 de enero de 2011

Albokak 2.1

Ostiral honetan gure saileko maisu batek "Neguko Bidaia" kontzertuetan parte hartuko du.
Ruben Isasi, trikitixa eta txalaparta irakaslea duguna, Ibon Koteron eta Xabier Vallerekin batera arituko da euren diska berria, "Albokak 2.1" aurkezten. Kontzertuaren amaieran beraiekin berbaldi txiki bat izateko aukera izango duzue, bertan erabilitako instrumentuen edota bestelako galderei erantzungo dizuete.
Kontzertua datorren ostiralean, urtarrilak 28an izango da, arratsaldeko 19:15etan Musika Eskolako entzunaretoan. Denak (ikasle eta gurasoak) zaudete gonbidatuta eta eskolako ikasleek sarrera librea duzuela gogoratu nahi dizuegu. Bertan izango gara.
ALBOKAK 2.1 Bizialdi berria - Upgrade

Ibon Koteron
: Alboka, Albokote, Txistua & Abotsa.
Xabier Valle
: Alboka, Albokote, Low Whistle, Uillean Pipe, Pandero & Abotsa.
Ruben Isasi: Trikitixa, Flautak, Perkusioak & Programazioak.

Albokaren etorkizuna, pasa den mendeko azken laurdenean, ahultzen zihoan, geldirik, tresnaren indar ikonografikoa eta Leon Bilbao edo Silbestre Elezcano "Txilibrin" moduko albokarien oroimen artean. Asko zegoen egiteko, garai horietan, baldintza fisiko zein errepertorio gabezi handiak zituen tresna horren alde. 1996 urtean"Leonen Orroak" (Elkar) argitaratu zuen
Ibon Koteronek Kepa Junkeraren eskutik. Kolaborazio eta haize berri anitzez betetako lan horrek eragin itzela izan zuen musikari askorengan Alboka, eta bere soinu deigarria, ezagutarazteko garaian.

Albokaren garapenak, azken urte hauetan, Osses luthierra eta Ibon Koteron, Xabier Valle edota Alan Griffin bezalako albokarien artean egindako lanak, esponentzialki zabaldu ditu tresnaren soinu gaitasunak. Puntu honetan bertan du xedea
ALBOKAK 2.1 Bizialdi berria -Upgrade proiektuak. Bertan Ibon Koteron eta Xabier Valleren (Kukuma) albokak eta albokoteak aurkezten ditu, era berean Ruben Isasiren (Kukuma, Amaiur,...) trikitixak, flautak, perkusioak eta programazioak dituzte lagun.

Albokak 2.1 soinu esparru zabaleko Alboka koloretsuak aurkezten ditu, eroso aurkitzen ditugun horietakoak bai Polska edo Oro erritmoetan, zein Eskoziar edota Klezmer musika estiloetan murgildurik. Musikari zein zaleentzat ikaragarrizko ustekabea! Alboka bizirik darrai eta eguneratzeko duzu bertsio berri honetan,
ALBOKAK 2.1... Upgrade!

Este viernes 28 de enero, uno de los profesores del departamento participará en el concierto programado dentro de "Neguko Bidaia", serie de conciertos-coloquio organizada por la Escuela de Música.
Ruben Isasi, el profesor de trikitixa y txalaparta actuará a las 19:15 junto a Ibon Koteron y Xabier Valle, presentando su nuevo disco-libro "Albokak 2.1". Tras finalizar el concierto habrá un pequeño coloquio en el que se podrá preguntar sobre los instrumentos utilizados o cualquier otra inquietud surgida durante el concierto.
El concierto es este viernes 28 a las 19:15 en el auditorio de la Escuela de Música. Estáis todos invitados (alumnos y padres) y os recordamos que los alumnos de la escuela tenéis la entrada libre. Nos vemos allí.
ALBOKAK 2.1 Bizialdi berria - Upgrade

Ibon Koteron: Alboka, Albokote, Txistu & Voz.
Xabier Valle: Alboka, Albokote, Low Whistle, Uillean Pipe, Pandero & Voz.
Ruben Isasi: Trikitixa, Flautas, Percusiones & Programaciones.

El futuro de la Alboka, en el último tercio del siglo pasado languidecía estancado en la potencia iconográfica del instrumento y en el recuerdo del legado de albokaris como Leon Bilbao y Silvestre Elezcano "Txilibrin". Mucho había que hacer entonces por un instrumento con grandes limitaciones físicas y de repertorio. Fue en 1996 cuando Ibon Koteron, de la mano de Kepa Junkera, publicó "Leonen Orroak" (Elkar), un trabajo repleto de colaboraciones y nuevos aires, los cuales inspiraron y motivaron a multitud de músicos a descubrir la Alboka y su carismático sonido.

El desarrollo de la Alboka en los últimos años, realizado conjuntamente por el luthier Osses y albokaris como Ibon Koteron, Xabier Valle o Alan Griffin, ha incrementado de manera exponencial sus posibilidades sonoras. Es en este punto donde quiere incidir ALBOKAK 2.1 Bizialdi berria - Upgrade, proyecto que cuenta con las albokas y albokotes de Ibon Koteron y Xabier Valle (Kukuma), así como las trikitixas, flautas, percusiones y programaciones de Ruben Isasi (Kukuma, Amaiur,...).

Albokak 2.1 presenta unas Albokas coloristas y de amplio espectro sonoro, las cuales empastan y destacan tanto a ritmo de Polska y Oro como en temas escoceses o de música Klezmer. ¡Toda una sorpresa para músicos y aficionados! La Alboka sigue viva y actualizable en una nueva versión, ALBOKAK 2.1... Upgrade!

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Dentro del CDROM hay un libro muy interesante, 'Algunos aspectos de la alboka'. Me lo pasó mi primo y merece la pena. Se puede imprimir.Este producto tan bueno reúne música y textos, o sea, teoría y práctica. Irakurri. Goyo Oleta.

Rafa dijo...

Zorionak, Ruben.
Kontzertu ederra eman diguzuena.

Anónimo dijo...

Felicidades chicos!
Por el trabajo realizado y tambien por el concierto.

Se ha producido un error en este gadget.