jueves, 16 de septiembre de 2010

VII.TXALAPARTA JAIA ***UKTEST***


Kaixo guztioi.
Gure Departamentuko postan jaso dugun informazio interesgarri hau zuengana helarazi nahi dugu.
Agur bero bat.

- - - - -

Kaixo lagunok,

Urtero bezala UKTEST Txalaparta Taldeak, tradizionala bihurtzen ari den VII.Txalaparta Jaia ospatuko du irailaren 25an.

Zuekin jartzen gara kontaktuan jakiteko ea posible den lagun, ezagun, bizilagun, edo ta zuen mail listetan dagoen jendea festaz enteratzea!!! nahi duguna da herrian jendeak jakin dezan festa abian dela eta parte hartzea behar beharrezkoa dugu irailak 25ean ttakunak Algortan entzutea.


Egiteraua hauxe izango da:

VII. Txalaparta Jaia ospatuko dugu Irailak 25ean Algortan, Zabala eskoletan. Jende guztientzako pentsatuta dagoen jaia da, umeak, gazteak, nagusiak, helduak, …guztiak izango dute parte hartzeko aukera. Programazioa hau da:

  • 11etan jaiari hasiera emango diogu” Sagardoaren deiarekin

  • 11.30-12.30tara “Txalaparta Txikien tailerra”: umeak txalaparta txikiak egiteko aukera izango dute, lijatu, kolatu eta liburuxka batzuk margozteko aukera izango dute

  • 12.30-13.30tara PERKUSIO TAILERRA;Perkusio tailerra "Mustapha Agharban"ek emango du eta izen artistikoa:"MUSTA" da.

  • 13.30-14.30tara TXOTX eta BERTSOLARIAK: Sagardo kupelen irekierea eta bertsoak

  • 15 etan BAZKARIA (Entsalada, paella, postrea,ardoa, ogia, kafea eta kopa) 10€ tiketak egunean bertan edo ta 658700405 telefonora deituz.
    KANTALDIA: kanta liburuzkak banatuko ditugu eta alboka, pandero eta kitarrarekin abestuko dugu.

  • 17etan PERKUSIOA libre( bakoitzak instrumentu bat ekarriz eta denon artean animatuko dugu festa

  • 18etan TXALAPARATA IKUSKIZUNAK:
    Arratiko musika eskola
    Flamenkoa eta txalapartaren arteko fusioa Majarambú"ren esku izango da

  • 20etan Txalaparta poteoa!!!

    Egunean bertan Iker Diez (Jotzen Perkusioak) egindako txalapartaren zozketa


    Eskerrik asko zuen arretagatik


Se ha producido un error en este gadget.