jueves, 20 de mayo de 2010

HELDUEN ENTZUNALDIA. Eta guk, zergatik ez...? / AUDICIÓN DE ADULTOS. Y nosotros ¿por qué no...?


Hiruhilekoa eta kurtsoa amaitzear daude. Eta beti egiten dugun bezala, egun hauetan entzunaldi batzuk edukiko ditugu.
Aurten, Musika Eskolak oso ideia ona izan du, eta idazki honekin horixe da azaldu nahi dizueguna.
Datorren kurtsoan, hau da, 2010-2011 kurtsoan, gure Musika Eskolak 25 urte beteko ditu, eta urte hauetan zehar, entzunaldiak egon direnean beti pentsatu izan dugu ikasle txiki eta gaztetan. Beno, esandakoa ez da guztiz zuzena. Ikasle helduak ere beti izan ditugu gogoan, baina entzunaldiak egin behar genituenean, esaldia oso polita izan ez arren, "ez genekien non sartu" ikasle nagusi hauek.  Alde batetik guk, irakasleok, helduek euren lana "umeen artean" eskaintzea ez zela batere topaleku aproposa pentsatzen genuelako; eta beste aldetik, helduek, eurek, ez zituztelako beraien buruak umeen artean jotzen ikusten.
Harira, ba.
Aurten Musika Eskolak, helduentzako bi entzunaldi antolatu ditu, eta izan duten arrakasta ikusita, gure saila ere beste honelako entzunaldi bat ari da prestatzen. Heldu askok lan eta ikasten du gure sailean, eta euren lana entzun nahi baduzue, datorren ekainaren 1ean, arratsaldeko 8etan aukera ezin hobea izango duzue.
Anima zaitezte eta etorri.
Mila esker.
(Eskerrik asko, Arrate)


Ya estamos terminando el curso, y como siempre por estas fechas, vamos a poder disfrutar de unas cuantas audiciones.
Este año en la Escuela de Música se ha puesto en marcha una nueva iniciativa que aunque ya la conocéis os queremos comentar.
El próximo curso, el 2010-2011, vamos a celebrar el 25 aniversario de nuestra Escuela, y en todos estos años anteriores, cuando hemos ido organizando la infinidad de audiciones que os hemos ofrecido, parecía que éstas sólo estaban dirigidas a que en ellas tomaran parte los alumnos más jóvenes. Vamos, que aunque suene un poco mal, daba la impresión que no se nos ocurría "dónde y cómo meter a los alumnos adultos en esas audiciones". Lo cierto es que los profesores no veíamos muy adecuado que niños y adultos tocaran juntos en una misma audición, además de que a los propios adultos tampoco les apeteciera mucho esa situación...
Bueno, a lo que vamos.
Este año la Escuela de Música ha organizado dos audiciones para los adultos, y visto el gran éxito que han obtenido, también nosotros estamos preparando otra igual para el próximo día 1 de junio, a las 8 de la tarde. En nuestro Departamento hay un buen número de alumnos adultos que también quieren "experimentar" qué es eso de tocar ante un público.
Si queréis escuchar su estupendo trabajo, no dejéis pasar esta oportunidad. Estáis todos invitados.
Muchas gracias.

3 comentarios:

sestao dijo...

Ideia bikaina. Joan egingo gara, ahal izanez gero.

Beste gauzatxo bat, itzulpenari buruz. Oso zabalduta dagoen arren, "beraiek", "beraien" ez dira zuzenak. Gipuzkoako zenbait hiztunen erabilera okerra da (zubereraz badago, baina ez da gaur egun maizegi entzuten dugun beste hori), eta entzunaren entzunaz erdi-eginda edo bagaude ere, ez dira onartuzkoak, ez anaforiko hutsa direnean (haien-beren-euren), ez eta (larriagoa) zure adibidean legez, bihurkaria denean (beren-euren).
EIMAkoek eta Elhuyarrekoek dagoeneko erabaki dute ez dutela erabiliko euren testuetan.

Anónimo dijo...

noiz izango da itzunaldia????
gaur???

arraferna dijo...

Kaixo sestao,
eskerrik asko zure ezagutzak guztiokin partekatzeagatik.
Ez dakit erratuta ez zabiltzan, baina hau ez da Euskaltzaindiako blog-a baizik eta musikari batzuena.
Beraz, ea hurrengoan zure kritika musikala den soilik.
Eskerrik asko.

Se ha producido un error en este gadget.