martes, 23 de marzo de 2010

ENE BADA!



Zenbat jende etorri den entzunaldira!

Bai. Benetan hori izan zen irakasleok komentatu genuen lehenengoa. “Badirudi eskolako entzunaldia dela, baina ez; badirudi eskolako entzunaldietan baino jende gehiago dagoela”, eta argazkietan egiazta dezakezue.
Egitaraua ikusita, zergatik etorri zen hainbeste jende uler daiteke. Normalean, umeek jotzen dutenean, hauen familia osoa behartzen dute etortzera. Eta holaxe izan zen: gurasoak, aitite-amamak, anai-arrebak, lagunak,.... Guztiak etorri ziren entzunaldian jo behar zuten bi ume-taldeak ikustera.
Txikienak hasi ziren euren “Title” izeneko abestiarekin. Ez dut gogoratzen zenbat ume eszenan. Hamabost bat edo. Nire ustez oso polita geratu zitzaien, eta batez ere, dibertigarria. Oso formalak, oso erne Rubenek jarritako musikari, eta amaitu bezain laster, ziztu bizian altxatu ziren gozoki bila! Umeak...
Gero, (nik askotan esaten dudan moduan), hiruhileko honetako “ausartek” jarraitu zuten jotzen. Nacho, Peio, Koldo, Eneko, Xabier, Regina, Jokin eta Ander. Benetan, mila esker zuei hilabete hauetan egin duzuen lana izugarria izan da eta. Oso ondo jo zenuten guztiek, bihotzez.
Eta entzunaldia amaitzeko aurten sortu berria den Fanfarre Txikia agertu zen. Bi txirula, bost hauspo eta pandero bat. Hau bere lehen emanaldia izan da eta hemendik aurrera Saileko Fanfarreen gerokoa. Nahikotxo jo zuten, ezta?
Amaitu ondoren, eta garagardo baten aurrean jezarrita, guk, irakasleok, pozik komentatu genuen guztiek oso ondo jo zutela eta batez ere etorritakoek primeran pasatu zutela.
Ba, familia, prest egon, hurrengoetan honetan baino hobeto pasatuko duzue eta. Ziur egon. Mila esker.

No hay comentarios:

Se ha producido un error en este gadget.