martes, 26 de enero de 2010

Santa Ageda


Argazkia Viajes Morrocotudos webetik aterata. 

Aurten ere, Musika Eskolako abeslariok eta musikariok Santa Agedaren bezperan Areetako kaleetara irtengo gara Santaren omenez koplak botatzera.
Datorren astean, otsailaren 4an, guztiok gonbidatuta zaudete gurekin etortzera, batez ere gure ahotsak Udalerri osoan entzun daitezen. 5:30ean guztiok makila alboan prest izan. Imanol Ormaza zuzendaria eta gure bi fanfarrerekin une atsegina pasatzea espero dugu.


Anima zaitezte, eta gurekin etorri!

Aintzaldun daigun Agate Deuna 
bihar ba da Deuna Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
 

Deuna Agatena batzeko gatoz
Getxoko neska-mutilak

bihotzez artu gagizuz eta
zabaldu zuen sakelak


Orain ba goaz alde egitera
agur daitzuegu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
eizu beizan dongerik

Se ha producido un error en este gadget.