miércoles, 11 de febrero de 2009

Concierto Didáctico



- Aizu, aurreko egunean, traste arraro bat ikusi nion kalean hari zen musikari bati. Ez dakit ondo nola azaldu, adar baten itzura zuen baina bere soinua oso berezia zen. Musikariari bere izena entzun nion, "A" hizkiaz hasten zela gogoratzen dut.
- A..., a...., Alboka izan daiteke?
- Alboka bai!
- Ba nik izena badakit baina azkoz gehiago ezin dizut esan, uste dut hemengo tresna dela, Euskal Herrikoa.
- Euskal Herrikoa?
- Bai
- Nik telebistan akordeoi txiki bat ikusi dut askotan, hemengoa dela esan zidan Aititek. Baina izena...., Txistua!
- Txistua? Hori ez al da flauta baten modukoa?
- Bai? Zuk uste? Nik hori Txirula zela uste nuen ba.
- Txirula eta txistua familia berekoak dira, eta zuk esan duzun akordeoi txiki hori nik Trikitixa dela uste dut.
- Ah, izan daiteke. Hemengo musika tresnei buruz oso gutxi dakit, oso gustukoak ditut baina.... ez ditut desberdintzen.
- Gustatuko litzaizuke beraietaz gehiago jakitea?
- Ba bai.
- Nahi al duzu nirekin etorri kontzertu batetara?
- Ze kontzertu?
- Otsailak 17an Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan izango dena, ni joango naiz. Kontzertu didaktikoa da, eta bertan Alboka, Txistu, Txirula eta Trikitixaz aparte Gaita, Txalaparta, Pandero eta beste batzuk joko dituzte, eta baita azaldu ere.
- Ah bai? Azalduko dituzte?
- Bai, etorriko zara orduan?
- Zer ordutan da?
- 6:15etan
- Ados, horrela nere zalantzak argituko ditut!
- Primeran! Bertan egongo gara 6etan orduan!
- Bai. Ikusi arte!
- Aio!

No hay comentarios:

Se ha producido un error en este gadget.