martes, 18 de noviembre de 2008

"THE PUB IBILTARIA"ren 13. edizioa. OSKORRIren abentura bat.


Azaroaren 12an, eguerdiko 11'30etan, BBKko Kultur Aulan, OSKORRIk, prentsa aurrekoan, bere aurtengo "THE PUB IBILTARIA" aurkeztu zuen. 13 urte izan dira, eta momentuz azkena izango da.

Natxok esan zuen legez, lan hau amaitutzat nahi dute. Hasieran zeukaten helburua lortu dute. Eta orain arte bildutako abesti guztiekin, nahiz eta urte hauetako lana oso ahaztezina izan haientzat, lortu nahi zuten maila bete egin dute.

(Dozena erdi abesti "tinteroan" geratu dira. 14. edizioa posiblea izango da...? Agian datorren urtean ez da izango, baina...)

Orain gure lana hasten da. Oskorriren lan honen liburutxoak eskolan badaude jadanik. Eskatu zuen irakasleari eta ekin lanari.

Urtero bezala, lan handia dela guztiok badakigu, baita polita ere.

Ez ahaztu, aurten Santo Tomás eguna, abenduaren 21ean bada ere, 20an ospatuko dela. Domeketan denean larunbatean ospatu egiten baita.

Animatu, eta gurekin Oskorriren azken PUB IBILTARI honetara etorri nahi baduzue abestiak prestatu, han primeran pasatuko dugu eta.

No hay comentarios:

Se ha producido un error en este gadget.