miércoles, 24 de septiembre de 2008

Calendario 2008 - 2009 egutegia


Las Mercedes: Gure jaiak direla eta, urtero bezala, han egon nahi dugu. Oraingo honetan, Musika Eskolako "Korapilo" fanfarria entzun ahal izango duzue 26an, ostirala, eta 21ean, igandea, barraskilo txapelketan, txistulariekin.
Son nuestras fiestas y queremos todos los años estar presentes. En esta ocasión, nos podréis oír el viernes día 26 con la fanfarriaKorapilo y el domingo 21 por la mañana con los txistularis de la Musika Eskola: durante el concurso de caracoles.

Sta. Cecilia:
Gure Zaindariaren eguna da, eta Rubenen urtebetetzea, trikitixa-irakaslea. Hau ospatu behar dugu. Kaleetara musika aterako dugu. Areetako kaleetan izugarri Kalejira bat entzun, dantzatu eta gozatu ahal izango dugu.
Es el día de nuestra patrona y el cumpleaños de Rubén y el profe de Triki:y les honramos de la mejor manera que sabemos, sacando la música a la calle. Gran kalejira por las Arenas.

Sto. Tomás: Oskorri taldearekin jo nahi duzue? Ba hori oso erraza da. Sto. Tomás egunean, hau da, abenduaren 21an, Bilbon, Oskorrik diska bat grabatzen du. "The Pub Ibiltaria 13" izango da, eta posible da aurten azkena izatea. Hau dela eta ez galdu aukera hori, eskatu partiturak irakasleari, eta anima zaitezte!
¿Queréis tocar con Oskorri? El día de Sto. Tomás, el 21 de diciembre en Bilbao se grabará el "Pub Ibiltaria 13", y como es posible que este año sea el último que se haga, no perdáis la oportunidad, pedid las partituras a vuestro profesor y animaros a tocar en este disco.

Concierto Didáctico:
Musika Eskolan tradizio bat dugu. Mintegi bakoitzak Kontzertu Didaktiko bat eskeintzen du. Hauxe, bi emanalditan hain zuzen. Goizean, gure Udalerriko eskola eta ikastoletarako, eta arratsaldean, gure Musika Eskolako ikasleentzat. Kurtso honetan, geurea Otsailean izango dugu.
Es ya tradición en la Musika Eskola el que cada departamento organice un concierto didáctico en dos sesiones: la matinal dirigida a los niños de las ikastolas y colegios y la vespertina, dirigido a los alumnos de la Escuela. Este curso, el nuestro será en Febrero.

Gabonetako kalejirak: Urtero bezala, gabonetako ekintzetan parte hartzen dugu musika eskolako ikasle-irakasleok. Abenduaren 24an herriko musikoekin bat egiten dugu Olentzero-kabalgatan eta 25ean, goizean, herriko txistulariok Algortatik Nagusien etxera kalejira izugarri bat antolatzen dugu, gure adinekoak alaitzeko.
Como todos los años, los alumnos y profesores de la musika eskola participamos en las actividades navideñas. El 24 de diciembre nos unimos a los músicos del municipio en la Cabalgata del Olentzero y el 25 por la mañana, los txistularis organizamos una kalejira desde Algorta hasta la Nagusien Etxea para animar a nuestros mayores.

Hiruilekoaren amaierako kalejirak: Kurtsoan zehar hiruilekoaren amaieran, oporrak hartu baino lehen, gure ikasle guztiak batu nahi ditugu kalejira batean. Helburua, ondo pasatzea, besterik ez.
A lo largo del curso al final de cada trimestre, y antes de las vacaciones, queremos juntar a todos nuestros alumnos en un pasacalles. El único objetivo, pasarlo bien.

Ihauteriak:
Mozorroa prest duzue? Ba, ez dakigu zeren zain zaudeten. Hartu, jantzi eta etorri gurekin dantzatzera. Otsailaren 20an Ihauteriak direla eta, kalejira izugarri bat egingo dugu, baina zuen algarak eta txaloak behar izango ditugu. Animo ta etorri gurekin!
¿Ya tenéis el disfraz preparado? Pues no sabemos a qué estáis esperando. ¡Venga! A disfrazarnos todos y a bailar. El 20 de febrero estamos de Carnaval y hay que celebrarlo con una gran kalejira. Pero para ello necesitamos vuestras risas y txalos. ¡Os esperamos!

Sta. Ageda:
Tradizio hau ezagutzen duzue? Sta. Agedaren bezperan, hau da otsailaren 4an, herri askotan, atez ate eta horren oroipenean koplak kantatzen dira. Guk kalejira baten bidez gure omenaldia emango diogu Doneari.
Seguro que conocéis esta tradición. En la víspera del día de Sta. Ageda, el 4 de febrero, en muchos pueblos por las calles se cantan koplas en honor de la Santa. Nosotros para homenajearla le haremos una estupenda kalejira.

Nagusi etxeak:
Gure mintegian prestatzen ditugun lanetan, gehien keskatzen gaituena jendearengana heltzea da. Hori dela eta, gure adinekoak, gogoan ditugu, eta gure egutegian leku on batean agertzen dira. Kurtso honetan Getxo eta Barrikako Egoitzetara gure musika alaia eramango dugu.
Uno de los trabajos que más ocupa al Departamento es llegar a todo tipo de público, por eso no nos olvidamos de nuestros mayores, que no pueden faltar en nuestro calendario de actividades anual. Este curso visitaremos con nuestra música las Residencias de Getxo y Barrika.

Musika eskolako diskan parte-hartzea:
Gaur egun diskak grabatzea egunean dago. Baina, badakigu zertan datzan mikrofono bat aurrean izatea? Hau dela eta, Musika Eskolan urtero grabatzen dugun diskan gure Mintegiak ere parte hartzen du. Aurten laugarrena izango da eta guztiak entzutera animatzen zaituztegu
Hoy por hoy, grabar discos está a la orden del día. ¿Pero conocemos las dificultades con las que nos encontramos cuando nos ponen un micrófono delante? Por eso, el Departamento participa en la grabación del CD anual de la escuela Andrés Isasi. ¡Ya llevamos 3 y os animamos a escucharlos!.

Departamentuko entzunaldia:
Kurtsoa amaitzear dago eta hori ospatu behar dugu. Musika Eskolako Entzunaretoan, bakoitzak gure instrumentua alboan izanik, familia eta ikaskideei urtean ikasitako abestiak joko dizkiegu.
El curso está a punto de acabar y eso hay que celebrarlo. Para ello, todos con nuestro instrumento mostraremos a la familia y a nuestros compañeros las canciones que hemos aprendido a lo largo de este año.

Ikasturtearen amaierako FESTA: Gure lehenengo Festa pasa den kurtsoan izan zen. Itzela. Irakasleok festa bat egin nahi genuen zuentzat: ikasle eta gurasoen ikasleentzat. Kalejira batekin hasi ginen eta sekulako merendola batekin amaitu genuen. Primeran pasatu genuenez, aurten ere berriro egin nahi dugu. Etorriko zarete? Zuen zain izango gara.
Comenzó el curso pasado, los profesores del departamento quisimos ofrecer algo especial a nuestros alumnos y padres e improvisamos una kalejira que terminó en un lunch en la calle (cortesía nuestra). Este año queremos "dejar huella en el barrio". Ayúdanos a conseguirlo. Te esperamos.

No hay comentarios:

Se ha producido un error en este gadget.