martes, 16 de diciembre de 2014

ENTZUNALDIAK ETA KALEJIRAK / AUDICIONES Y PASACALLES



ENTZUNALDIAK ETA KALEJIRAK

Kaixo.
Gure saileko ikasleek hurrengo ekintzetan parte hartuko dute, bai Musika Eskolan, baita kanpoan ere.
Hona hemen egutegia.

Asteazkena, 17. Musika Eskolako entzunaldiak:
  • 18:15etan: txikien entzunaldi orokorra
  • 19:30etan: entzunaldi orokorra
Osteguna, 18. Musika Eskolako entzunaldiak:
  • 18:15etan: txikien entzunaldi orokorra
  • 19:30etan: entzunaldi orokorra.
Ostirala, 19. Musika Eskolako entzunaldia:
  • 18:30etan: entzunaldi orokorra
Igandea, 21. Negurin, Kalejira Olentzerorekin:
  • 17:30etan: Negurin, auzokideek Kalejira egingo dute Olentzerorekin. Gure Txistu eta Akordeoi ikasleak hantxe egongo dira jaia alaitzen. Gobela Ikastolan hasiko da kalejira, eta auzoko egoitzetara joango dira gabon kantak gure aitite-amonekin abesten.
Asteazkena, 24. Algortan, Kalejira Olentzerorekin:
  • 17:15etan: aurten ere, gure txistulariek, panderojoleek eta trikitilariek Algortako Olentzeroren Kalejiran hartuko dute parte. Benantzioko Errotondan garaiz denak prest kalejira hasteko.
Osteguna, 25. Algortako Udal Egoitzan:
  • 11:00etan: Musika Eskolako txitulariek Eguberri ona opa nahi diete gure aitite-amonei eta bere musika alaia eramango diete egun zoragarri honetan.
Besterik gabe, gonbidatu nahi zaituztegu eskeinitako ekintzetan parte hartzera, eta bide batez, gure partetik Eguberri eta Urte Berri Ona opa nahi dizkizuegu.


AUDICIONES Y PASACALLES

Saludos.
Aquí os dejamos las últimas actividades en las que participarán los alumnos y alumnas de nuestro departamento, tanto en la Escuela de Música como fuera de ella.

Miércoles, 17. Audiciones en la Escuela de Música:
  • 18:15 h: audición general de "txikis"
  • 19:30 h: audición general
Jueves, 18. Audiciones en la Escuela de Música:
  • 18:15 h: audición general de "txikis"
  • 19:30 h: audición general
Viernes, 19. Audición en la Escuela de Música:
  • 18:30 h: audición general
Domingo, 21. Pasacalles con el Olentzero en Neguri:
  • 17:30 h: Los alumnos de Txistu y Acordeón amenizarán la cabalgata de recibimiento al Olentzero por las calles de Neguri. La kalejira partirá desde la Ikastola Gobela y en el recorrido se visitarán las residencias del barrio. Estamos todos invitados a cantar villancicos con nuestros mayores.
Miércoles, 24. Pasacalles con el Olentzero en Algorta:
  • 17:15 h: los alumnos de Txistu, Pandero y Trikitixa participarán un año más en la cabalgata del Olentzero por las calles de Algorta y que partirá desde la Rotonda de Benanzios.
Jueves, 25. Los Txistus en la Residencia Municipal de Algorta:
  • 11:00 h: los txistularis de la Escuela visitan a los abuelos y abuelas de la Residencia Municipal y les alegran con su música la mañana de Navidad.
Os invitamos a que acudáis a disfrutar de estas actividades y aprovechamos la ocasión para desearos paséis una Feliz Navidad y tengáis un muy próspero año 2015.

viernes, 12 de diciembre de 2014

AKORDEOI SOINUZ BETERIKO ASTEBURUA ARRASATEN


Asteburu honetan, Musika Eskolako zenbait akordeoilari Arrasaten egon gara bertako giroaz gozatzen. Gure artean, abenduko lehenengo asteburua bertan igarotzea ohitura bihurtzean hasiak gara, eta hala egin dugu.


Azkeneko lau urtetan egin duguna errepikatu dugu. Ostiralean etxetik irten, Arrasatera heldu eta maletak utzi aurretik, dendaz denda joan ginen erosketatxo batzuk egiten, baina ez geneukanez askotarako astirik, Agurtzane besterik ez zen jausi bere “Elegant Elephant”arekin. Handik hotelera joan, etxetik eramandako afaria atera, eta bapo afaldu, argazkian ikus daitekeenez. Afalosteko karaokea falta izan zitzaigun ez zigutelako martxan jarri, baina hurrengo baterako utzi beharko dugu.

Hurrengo egunean jaiki, lasai gosaldu (aurten ez genuelako inor goizeko 9tan jotzen), eta Arizmendi Ikastolara joan ginen ume txikien ekitaldiak ikusten. Hor bai pasatu genuela inbidia, 8-10 urteko neska-mutilek nola jotzen duten ikusita, eta berdin zion teklak zein botoiak, baxuak zein “basseti”ak jo, aurrean zeukaten guztiarekin ahal zuten!!!

Eguerdian derrigorrezko indabak joan ginen bazkaltzera (edo handik esaten duten bezala, babak). Baina aurten toki zoragarri bat ezagutu dugu, Aretxabaletako Urkulu urtegiaren ondoan. Ene zelako indabak jan genituen, goxo baino goxoagoak; eta Joanes-ek aurten ez duenez parte hartu lehiaketan, ondo eta lasai bazkaldu ahal izan zuen, eta ez urduri eta korrika bestetan bezala. Hori bai, ea datorren urtean zorte pixkat gehiago daukagun eguraldiarekin eta hango paisaiaz disfruta dezakegun.


  Eta 16:30tan heldu zen hainbeste espero genuen une magikoa. Kulturaten Hastapena C maila hasi egin zen, eta hor genuen Gorka guk guztiok goza genezan bi pieza jotzen, derrigorrezkoa zen Gurbindoren “Jolie Valse”, Serry-ren “Tarantella” eta Makkonen-en “The Heroes of the Milky Way”. Eta hain egin zuten ondo, ezen Arratek ez zuela bestetan bezala lo kuluxka bota… Handik aurrera arratsaldea luze egin zitzaigun, 8ak arte ez baitzen sari banaketa hasten. Baina itxaroteak pena merezi izan zuen, aurten Gorkak ZILARREZKO domina lortu baitu. Zorionak Gorka, ikasten sartu dituzun orduengatik, bere fruitua eman baitute.
 

 Eta zorionak baita ere zuri, Rafa, zure lana barik urtero ikasleak aurkeztu ahal izatea ez bailitzake posible izango. Jarraitu gu guztiok akordeoia gero eta gehiago nola maitatu erakusten.


 



 



 Arrate Fernández Mesa
Akordeoi ikaslea

martes, 2 de diciembre de 2014

ARRASATEKO AKORDEOI LEHIAKETAK 2014 / CERTÁMENES DE ACORDEÓN DE MONDRAGÓN 2014



ARRASATEKO AKORDEOI LEHIAKETAK 2014

Datorren asteburuan, akordeolariok Arrasatera joatea derrigorrezkoa dugu.

Abenduaren 5etik 7ra herri osoan nazioarteko akordeoi-giro ezin hobeaz gozatu ahal izango dugu,
Hauspoz-ek (Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak), Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera 1975etik antolatzen dituen nazioarteko Arrasateko Akordeoi Lehiaketekin.


Hiru egun hauetan, mundu mailan akordeoiaren inguruan dagoen hoberena entzuteko aukera edukiko dugu
, "Arrasate Hiria" Nazioarteko XXII. Lehiaketa, Gipuzkoako XXXV. Lehiaketa eta Gipuzkoako XXVII. Jaialdian.
Hona hemen ordutegiekin eta kontzertuen lekuekin batera egitaraua.

Aurten ere, gure Musika Eskolako akordeolari batek hartuko du parte Jaialdian: Gorka Bordegarai. Larunbatean, arratsaldeko 16:40etan, Kulturaten, "C mailan" (15 urte arteko partaideak).


Hemendik zuek egunen bat hara joatera gonbidatu nahi zaituztegu, akordeoia oso ondo entzuteko aukera berezia eta bakarra baita.
Eta partaideari esperientzia disfrutatu eta jotzen dakizun bezain ondo jo dezazula
opa nahi dizugu.



CERTÁMENES DE ACORDEÓN DE MONDRAGÓN 2014

Este próximo fin de semana todos los aficionados al acordeón tenemos una visita obligada a Arrasate-Mondragón.

Entre los días 5 y 7 de diciembre, todos los que nos acerquemos a la Villa podremos disfrutar de un selecto ambiente acordeonístico internacional con los Certámenes de Acordeón que allí se llevan celebrando desde el año 1975 y que organiza Hauspoz (Asociación Vasca de Acordeón) en colaboración con el Ayuntamiento de Arrasate y la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Durante estos tres días tendremos la oportunidad de escuchar lo mejor del acordeón en el XXII Certamen Internacional "Arrasate Hiria", el XXXV Certamen Gipuzkoa y el XXVII Festival Gipuzkoa.
Aquí os dejamos el programa con todos los horarios y lugares de conciertos.

Y este año también un compañero nuestro va a estar en el Festival. Si os apetece daros una vuelta por allí, el sábado por la tarde, a las 16:40, en el escenario de la Casa de Cultura, Gorka Bordegarai participará en la "categoría C" (concursantes de hasta 15 años).

Desde aquí queremos animaros a todos a que no dejéis pasar esta oportunidad de poder disfrutar de lo mejor del acordeón, que seguro que os va a gustar.
Y al participante, desearte que disfrutes de la experiencia y que lo hagas tan bien como sabes hacerlo.


lunes, 1 de diciembre de 2014

BERBABANDA



Asteazken honetan, hilak 3, arratsaldeko 19:30etan, gure Musika Eskolako Bandak, gure departamentuko txistulariak barne, eta Aixerrota Institutuko 32 ikaslek "Berbabanda" ikuskizuna eskeiniko dute Euskararen Nazioarteko Egunean, Getxoko Udalak antolatutako Euskal Kulturaren XVI. Jardunaldien barruan.
Ikuskizunean, "Andrés Isasi" Bandako 45 musika-tresnaren laguntzarekin, 32 gazte getxotarrek Getxoko idazle batzuen testuak berben bidez errezitatuko dituzte musikaren erritmora.

Gonbidapenak Villamonteko Kultur Etxean eta Musika Eskolan jaso daitezke eta sobera geratuko balira, txarteldegian saioa hasi baino ordu erdi bat lehenago.

Informazio gehiago.


Este próximo miércoles día 3, a las 19:30, la Banda de nuestra Escuela de Música, los txistularis de nuestro departamento y 32 estudiantes del Instituto Aixerrota ofrecerán el espectáculo "Berbabanda" en el Día Internacional del Euskera, enmarcado en las XVI Jornadas de la Cultura Vasca organizadas por el Ayuntamiento de Getxo.
En el espectáculo, los 45 músicos de la Banda "Andrés Isasi" acompañarán a 32 estudiantes que recitarán textos de varios escritores y escritoras euskaldunes, la mayoría getxotarras.

Las invitaciones se podrán recoger en el Aula de Cultura de Villamonte y en la Escuela de Música, y si sobraran, en taquilla el mismo día media hora antes del acto.

Más información.

miércoles, 26 de noviembre de 2014

XIII. NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA / XIII FESTIVAL INTERNACIONAL DE TRIKITIXA





XIII. NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA

Datorren azaroaren 29an, arratsaldeko 7:00etan, "Andrés Isasi" Musika Eskolako entzunaretoan, eta Bizkaiko Trikitixa Elkarteak antolatua, Getxoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, XIII. Nazioarteko Trikitixa Jaialdia izango dugu.


Jaialdiaren bidez, trikitixa jotzeko era eta estilo desberdinak ikusgai eta entzungai igango ditugu.


Aurten Irlandatik, Quebecetik eta Euskal Herritik datozkigun artistak hauek dira: Irlandatik, Niamh Ní Charra and Daoirí Farrel; Quebecetik, Timmi Turmel et Christian Nolet; eta Euskal Herritik, Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza, eta Ines Osinaga.


Jaialdia amaitutakoan, Cloverwind taldea izango da Ekin tabernan.

Sarrerak 8 euro balio du eta Jaialdia hasi baino lehen "Andrés Isasi" Musika Eskolako lehiatilan erosi ahal izango dira. Aldez aurretik, BBK eta Algortako Kultur Etxearen bitartez ere eskuratu ahal izango dira.

Hona hemen informazioa.



XIII FESTIVAL INTERNACIONAL DE TRIKITIXA

El próximo 29 de noviembre, a las 7:00 de la tarde, en el auditorio de la Escuela de Música "Andrés Isasi", y organizado por la Asociación de Trikitixa de Bizkaia, en colaboración con el Ayuntamiento de Getxo y la Diputación Foral de Bizkaia, se celebrará el XIII Festival Internacional de Trikitixa.

El objetivo del festival es el de mostrar los diferentes estilos y formas de tocar la trikitixa.

En la edición de este año participarán artistas de Irlanda, Quebec y del País Vasco. Desde Irlanda, Niamh Ní Charra and Daoirí Farrel; Timmi Turmel et Christian Nolet desde Quebec; y del País Vasco, Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza, e Ines Osinaga.

Al acabar el Festival el grupo Cloverwind actuará en el bar Ekin.

Las entradas serán a 8 euros y se podrán conseguir en la taquilla de la Escuela de Música "Andrés Isasi" antes del comienzo del Festival. De manera anticipada se podrán adquirir a través de la BBK y el Aula de Cultura de Algorta.

Aquí tenéis toda la información.




martes, 18 de noviembre de 2014

SANTA CECILIA 2014





Datorren larunbatean, hilak 22, gure Zaindaria den Santa Zezilia eguna da eta ospatu behar dugu.
Horretarako, ostegunean, 19:30etan, urtero bezala, Eskolako entzunaretoan entzunaldi ederraz gozatzeko aukera izango dugu Musika Eskolako ikasleen eskutik, gure departamentuko ikasleak barne.
Kontzertua hasi baino lehen, gure Fanfarre Txikiaren  ikasleak sarreran izango dira jotzen etorri nahi duzuen guztioi ongietorria emateko. Gero, entzunaldian, akordeoi joleak ere hantxe izango dira. Eta Kontzertua amaitzeko, Musika Eskolako Orkestrarekin batera gure txistulariek Santa Zeziliaren himnoa joko digute.
Ez dago aitzakirik ez etortzeko. Ziur arratsalde ona pasatzen dugula gure Zaindaria ohoratuz.
Eta, bide batez, ostiralean klaserik ez dagoela gogoratu nahi dizuegu.
Santa Zezilia egun ona pasa!


El próximo sábado día 22 es el día de nuestra Patrona. Es el día de Santa Cecilia. Y esto tenemos que celebrarlo.

Para ello, el jueves a las 19:30, como todos los años, vamos a tener la posibilidad de presenciar en el Auditorio una estupenda audición organizada con los alumnos de la Escuela de Música, y entre ellos estarán también muchos alumnos de nuestro departamento.
Un poco antes de comenzar esta audición, en la entrada al Auditorio, la Fanfarria Txiki amenizará la llegada de todos los que acudáis a disfrutar del concierto. Luego, entre todos los alumnos de la Escuela estarán los acordeonistas, y para acabar el concierto, nuestros txistularis tocarán junto con la Orquesta el himno en honor de la Santa.
No tenemos excusa para no venir. Seguro que pasamos una buena tarde honrando a nuestra Patrona.
Y de paso, os recordamos que el viernes no hay clases en la Escuela.
¡Pasad todos un feliz día de Santa Cecilia!

Se ha producido un error en este gadget.